Jazarpenaren aurkako murala egin dugu Lizeoko atarian

Jazarpena edo enpatia, zein da zure aukera?

DBH 3. mailako ikasleek Proiektu Komunitarioak ikasgaiko lehen ebaluazioan “jazarpena/ bullyinga” landu dute eta, taldeka, hainbat lan sortu dituzte: bideoak, marrazkiak,…
Hiruhilekoan egindako lanketari amaiera biribila emateko mural bat margotu dute Lizeoko eraikin nagusiko sarreran. Ikusi bideoa.
Murala egikaritzeko, Jonkol gasteiztar margolaria gonbidatu genuen Lizeora. Murala margotzen aritu zen bitartean ikasle handi zein txikien artean interesa piztu zuen, dudarik gabe. DBH3ko ikasleak, bere aldetik, txandaka jaitsi dira Jonkolek murala nola margotzen zuen zuzenean ikustera eta, bide batez, galderak egitera.