Irakasleak diabetesaren inguruan trebatu dira
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko irakasleek eta eskola kiroleko arduradunek diabetesari buruzko formakuntza saio berezi batean parte hartu dute, gure ikasleetako batek gaixotasun kroniko hori baitu.
Diabetes Alava elkarteko Aitziber Marcoidak eskaini du formakuntza, Lizeoan. Gainera, irakasleentzako saioa bukatu ondoren diabetesa duen ikaslearen ikaskideekin ere aritu da informazioa eta aholku praktikoak ematen.
Elkarlanean, ulermena eta laguntza indartzea izan da helburua.