Zumaiako flysch-aren magia eta Jaizkibelgo harrien sekretuak
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek txangoa egin dute Zumaiara, flysch-aren ikusgarritasunaz gozatzera.
Fenomeno geologikoa lurretik zein itsasotik ikusi dute han prest zuten itsasontzi bati esker.
Geologiaren inguruko esperientzia paregabea izan da hiruhilekoari amaiera biribila emanez.
Gaia borobiltzeko, Txema Hernandez, geologoa eta Lizeoko gurasoa, gelara gonbidatu dugu geologiaz gehiago ikasteko asmoz. "Harriek hitz egiten dutela” azalduz, Zumaiako eta Jaizkibelgo harrien ezaugarriak erakutsi dizkie ikasleei. Eta esperimentu interesgarriren bat ere partekatu du.