Zeinu hizkuntza ezagutzen!

Duela aste batzuk pertsona gor batek bisita egin zigun Donibaneko Haur Hezkuntzako eraikinera eta ipuin polit batzuk utzi zizkigun. Haren bisitak umeen jakin-mina piztu zuen, eta horri erantzunez, gorren mundua ezagutzeko zenbait jarduera antolatu ditugu.
Gorren eguneroko bizimoduari buruzko bideoak ikusi ditugu, baita Pirritx eta Porrotxen zeinu hizkuntzan prestatutako edukiak ere. Eta praktikara salto eginez, alfabetoa eta esaldi sinple batzuk zeinu hizkuntzan ikasi ditugu!
Esperientzia aparta izan da, haurrek aniztasuna eta komunikatzeko beste modu batzuk ezagutu eta ulertzeko aukera izan dutelako.