Presidentea
Artezkaritza Kontseiluak aukeratzen du eta bere funtzioak honakoak dira:
- Artezkaritza Kontseiluaren izenean kooperatiba ordezkatzea
- Ahalmenak ematea, eta dokumentu publiko nahiz pribatuak sinatzea, Batzar Nagusiak edo Artezkaritza Kontseiluak hartutako erabakiak betetzeko
- Urgentziazko erabakiak hartzea eta Artezkaritza Kontseiluaren lehen bileran horien berri ematea
- Artezkaritza Kontseiluak agindutako zereginak, ekintzak eta gestioak egitea