Batzordeak
- Artezkaritza Kontseiluaren erabakiak errazte aldera, batzordeak eratuko dira. Haien betekizuna da, gogoeta egin ondoren, diktamenak igortzea Artezkaritza Kontseilura.
- Haien osaketa, ahal dela, mistoa izango da eta bazkide erabiltzaileek, lan bazkideek eta bazkide laguntzaileek hartuko dute parte.
- Erabakiak zernahiren bueltakoak izan daitezkeenez, hamaika batzorde bultzatuko da –inbertsioetakoa, eskola kirolekoa, kulturakoa, kanpo harremanetakoa, elkarbizitzakoa...-, baina gutxienez bi hauek jarriko dira martxan: pedagogikoa eta ekonomikoa.