Udaberriarekin batera argitaratzen dugu Txanpa Literarioa, gure ikasleen urteko uzta literarioa. Aurten, gainera, ospakizun urtea dugu, argitalpen hau hamargarren zenbakira iritsi baita. Aurki kaleratuko dugu; baina itxaronaldiak luze jo ez dezan, eta zizka-mizka moduan, hemen dituzue 10. Txanpa Literarioan agertuko diren ikasleak. Ander Etxebeste irakaslearenak dira argazkiak, ederrak bezain onak.