LH

LH-1eko IKASLEAK, LANDARBASON (bideoa)

Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleak Lehen gizakiak gaia lantzen aritu dira. Urtarrilaren amaieran, eta eguraldi zoragarria lagun, Landarbasoko kobazuloak ikustera joan ziren. Lerroon azpian ikus dezakezu(e), hain justu, kobazuloaren aurrean grabatu zuten bideotxoa; kantuan ageri dira ikasleak, beraiek ikasitako abestitxo bat kantatuz. 

Hamaiketakoa jan eta gero errekan jolasean aritu ziren, eta bazkaldu, berriz, Listorretan. Egun biribila izan zen, eta argazkien galerian ikus ditzakezu(e) irteeraren irudi gehiago.

Esan, azkenik, antzerkitxoak ere egin dituztela geletan, lehen gizakien hainbat egoera erakutsiz eta azalduz.

Orriak

RSS - LH-era harpidetu