LH

Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna 2014: Tratu ona nahi dut

Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna 2014: "Tratu ona nahi dut" kanpainaren lanketa LH 4. mailan

LH-3: PLASTIKAN EGINDAKO KARPETA TXUKUNAK

Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak ederki eta gustura ari dira lanean. 3Cko ikasleek Plastikan egindako karpeta txukunak, horren erakusle. Ikasleek, benetan, gozatu egin dute karpetak, labirintoak paperean eta hiru dimentsiotan, eta marrazkiak nahiz murala egiten. 1go unitateko jarduerak amaitu eta gero, esaterako, egindako hiru galderei erantzun adierazgarriak eman zizkieten ikasleek.

LH-6 AROTZ-ENEAN

2014ko urriaren 15ean,16an eta 17an Lehen Hezkuntzako 6.A  eta  6.B gelak Arotz-Enean, Etxarri Larraunen, egon ziren. Lehenengo eguneko arratsaldean mendira joan eta Margarita izeneko behi baten hezurrak ikusi zituzten. Gauean, berriz, itzalen tailerra egin zuten. Hurrengo eguneko goizean, basora joan ziren, eta arratsaldean, maketa bat eta ukendu bat egin zituzten, gauean diskotekan dantza eginez bukatuz. Azkeneko egunean maletak egin, herri kiroletan jardun eta arratsaldean Lizeora bueltatu ziren.

Orriak

RSS - LH-era harpidetu