Lehen Hezkuntzako 4. Mailako taldeak Oiartzun ibaia aztertzera joan ziren pasa den ekainaren 6an, Ibaialde programaren baitan. Eusko Jaurlaritzak antolaturiko egitasmoa da Ibaialde, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak aztertzea duena helburu. Hala, gure ikasleek Oiartzun ibaiaren azterketa egin zuten Ergoien eta Arditurriren artean.