Zuzendaritza
Zuzendaria
Artezkaritza Kontseiluak aukeratzen du Barne Araudian zehazten den prozeduraz. Bere funtzioak honakoak dira:
- Urteko Plana Artezkaritza Kontseiluari proposatzea, hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
- Plan Estrategikoa Artezkaritza Kontseiluari proposatzea, hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
- Urteko Memoria egitea eta Artezkaritza Kontseiluan hark aintzat hartu ondoren Batzar Nagusira eraman dezan
- Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak izan daitezen zaintzea
- Gerentearekin elkarlanean, ikastolaren bideragarritasun ekonomikoa zaintzea
- Zuzendaritza Taldea dinamizatzea
- Oro har, ikastolaren funtzionamendu orokorraz arduratzea
- Artezkaritza Kontseiluaren esanetara beti ere, hark agindutako eginbideak betetzea
Zuzendaritza Talde Eragilea
Osaketa:
- Zuzendaria bera
- Gerentea
- Bi ikasketaburuak: Haur eta Lehen Hezkuntzakoa eta Bigarren Hezkuntzakoa eta Batxilergokoa
Funtzioa:
- Plan Estrategikoetan eta Urteko Planetan zehazten diren lanak betearaztea
Haur eta Lehen Hezkuntzako Zuzendaritza Taldea
Osaketa:
- Ikasketaburua
- Haur eta Lehen Hezkuntzako koordinatzaile pedagogikoak
Funtzioak:
- Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak direla zaintzea
- Etapen arteko koordinazioa ahalbidetzea
- Bi etapa hauen funtzionamendu orokorraz arduratzea
DBH eta Batxilergoko Zuzendaritza Taldea
Osaketa:
- Ikasketaburua
- Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko koordinatzaile pedagogikoak
Funtzioak:
- Hezkuntza Proiektuaren planteamendua, Proiektu Curricularrarena eta hezkuntza jarduera koherenteak direla zaintzea
- Etapen arteko koordinazioa ahalbidetzea
- Bi etapa hauen funtzionamendu orokorraz arduratzea