Eskola Kirola

Primary tabs

Arauak eta egutegia

  • Eskola Kirola Aldundiak martxan jarritako E-1 programaren arabera garatuko da.
  • Iratxe Araiz izango da Lizeoko Eskola Kirolerako arduradun koordinatzailea. Horretaz gain, ekipo bakoitzak kirol hezitzailea bana izango du.
  • Lizeoak ekipo bakoitzari ekipajea jarriko dio.
  • Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorakoentzat antolatutako jarduera da.
  • Benjaminen entrenamenduak (LH 3. eta 4. mailak) astelehen eta asteazkenetan izango dira. Alebinenak, berriz, (LH 5. eta 6. mailak) astearte eta ostegunetan. 
  • Etxerako autobusa 18:00etan izango da.
  • Azarotik Ekainera (biak barne) kobratuko den kuota 15,50 euro izango da. 
  • Lizeoak ekipajea jarriko du, eta garraio zerbitzua ere barne dago.
  • Izena ematean ikasturte osorako konpromisoa hartzen da.
  • Gurasoek kirol hezitzailearen esanak errespetatu behar dituzte.