Artezkaritza Kontseiluaren erabakiak errazte aldera, batzordeak eratuko dira. Haien betekizuna da, gogoeta egin ondoren, diktamenak igortzea Artezkaritza Kontseilura.
Haien osaketa, ahal dela, mistoa izango da eta bazkide erabiltzaileek, lan bazkideek eta bazkide laguntzaileek hartuko dute parte.
Erabakiak zernahiren bueltakoak izan daitezkeenez, hamaika batzorde bultzatuko da –inbertsioetakoa, eskola kirolekoa, kulturakoa, kanpo harremanetakoa, elkarbizitzakoa...-, baina gutxienez bi hauek jarriko dira martxan: pedagogikoa eta ekonomikoa.