Elastiko berdeak kantxetara itzuliko dira!

Larunbat honetan, urriak 5, Eskola Kiroleko denboraldia hasiko dugu! Programa honek aukera paregabea eskaintzen die Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei kirol desberdinak probatzeko eta, gainera, euskaraz jolasteko.

Larunbat honetan, atletismoa, irristaketa, pentatloia eta mahai tenisa izango ditugu. Ikusi HEMEN aste honetako programazioa eta ordutegia!

Ikasturte osoko egutegia, berriz, HEMEN ikusgai.

Animo, neska-mutilak! Eta gogoratu desplazamendu berdeek saria izango dute! 🚶🏻‍♀️‍➡️🚶‍➡️🚲 🚌