Kaixo familiak, IKASTURTE BERRI ON!!

Egunotan hasiko dira ikasgelak ikaslez betetzen!! Hau poza!! Azken ukituak ematen ari gara dena prest topatu dezaten. Oraindik ere pandemiak eragina izango du gure eguneroko lanean, baina talde osoak ahalegin handia egingo du ikasleen garapen personal eta akademikoa erdigunean jarri eta, elkarrekin, ikasturte oparoa egiteko. Udan euskara hurbil izan ez dutenek eta izan dutenek ere, euskararako murgiltzea egingo dute berriz ere. Ikastolan egingo dutena, ordea, ez da nahikoa; etxean, herrian… euskara eta euskararako aukerak eskaini behar dizkiegu.

Ikasturteari buruzko argibide orokorrak Lizeo Gidan jaso dituzue (webgunean ere baduzue) eta egunotan zirkular berriak bidaliko ditugu antolaketarako azken oharrekin.

Ondo izan!

(ES)