EUSKARALDIA AURKEZTEKO ETA PRESTATZEKO BILERAK BARRUTIETAN
Datozen egunetan Euskaraldia prestatzeko bilera irekiak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Asteazken honetan, adibidez, Trintxerperen txanda izango da. Azkena, berriz, Donibanerena, hilaren 31n.
Honatx hitzorduen egunak, orduak eta lekuak:
-Trintxerpe: maiatzaren 23an, 18:30ean Alkateordetzan.
- San Pedro: maiatzaren 24an, 18:00etan, Udal Aretoan (Erti).
- Antxo: maiatzaren 29an, 19:00etan, Kultur Etxean.
- Donibane: maiatzaren 31n, 19:30ean, Kulturgunean.
Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa kolektiboa da Euskaraldia, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskal Herri osoan. Ez da erronka makala, eta guztion ahalegina eskatzen du.
Hortaz, prestaketa bileretan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu gure hezkuntza komunitateko partaide orori.