Skip to main content

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) etapa 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta bi ziklotan antolatuta dago: DBH 1-2 eta DBH 3-4.

Gorputz Hezkuntza, Teknologia, Plastika, Frantsesa, Ekintzailetza eta Ekonomia ikasgaiak konpetentzia ereduaren arabera egokitzen ari gara. Konpetentzia digitala, berriz, unitate didaktiko guztietan sartuta dago. Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) ikaskuntzaren zerbitzura jarri dira, eta ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa du, ikasgelan zein etxean lan egiteko.

 

Ikas-arloetako konpetentziez gain, bizitzarako funtsezkoak diren konpetentzia orokorrak eta metadiziplinarrak ere garatzen ditugu:

  • Ikasten eta pentsatzen ikastea
  • Komunikatzen ikastea
  • Elkarbizitzen ikastea
  • Norberaren burua ezagutzea
  • Egitea eta ekitea
  • Konpetentzia horiek ebaluatzeko irizpide zehatzak ditugu. Egoera errealetan, ikasleak behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu daitezen saiatzen gara. Banaka edo taldean lan eginez, egoera berrietarako konponbideak aurkitzen dituzte eta ikasitakoa egoera berrietan aplikatzen dute.
  • Ikasleek jangela zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute.