Skip to main content

Irudia

Hezeguneak berreskuratzeko proiektua

Hezeguneak ekosistema bereziak dira, baina azken urteotan hainbat mehatxu jasan dituzte. Gizakiaren jarduerak, hala nola, urbanizazioa eta nekazaritza, hezegune askoren suntsipena eragin dute. Gainera, klima-aldaketak lehortze prozesuak areagotu ditu, ekosistema horiek arriskuan jarriz. Hezeguneak anfibioen eta ur-ingurunearekin lotutako beste bizidun askoren bizileku dira, eta hauek galtzeak biodibertsitatearen murrizketa dakar.

Arazo honi aurre egin eta hezeguneak berreskuratzeko, ikastolan auzolanean lan egiten ari dira. Proiektu honen helburua anfibioek eta beste ur-inguruneetako bizidunek bizilekua berreskuratzea da. Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarlanean urmael bat sortu dute, bizidunen gordailu bihurtu dena. Honela, ikasleek natura gertutik behatzeko aukera dute jolasgaraietan, eta herritarrek aisialdian.

Irudia

 

Elkarlanaren indarra

Proiektu hau aurrera eramateko, Aranzadi eta Pasaiako Udala izan dira bidelagun. Elkarlan honek hezeguneak berreskuratzeko baliabideak eta ezagutza eskaini ditu, eta emaitzak ikusgarriak dira. Hezegune hori heziketarako tresna baliotsu bihurtu da, ikasleek naturaren inguruko ikaskuntzak praktikan jartzeko aukera dutelarik. Gainera, herritarrek natura zaintzearen garrantziaz ohartzeko modu bat da, komunitate osoa proiektuarekin inplikatuz.