Skip to main content

Zatoz gu ezagutzera

Eskatu hitzordua gure ikastola gertutik eta konfiantzan ezagutu nahi baduzue.

943 526 850

Gure beka sistema propioa

Ikastolen mugimenduan elkartasun kutxa aspalditik martxan dago arazo larriak dituzten ikastolak edota proiektu berriak laguntzeko. Lizeoan ere, aspaldi ezarri zen beka sistema eta honen helburua da, dirua ez izatea seme-alabak Lizeoan matrikulatzeko oztopoa eta oinarrizko kuota ordaintzeko arazoak dituztenei laguntzea.
Horrela, Lizeoak kobratzen duen oinarrizko kuotan murrizketak aplikatzen dira ezarritako gehienezko diru-sarrera baino gutxiago irabazten duten familiei.