
Eskola trukea: Kulturen Arteko Zubia
Pasaia-Lezo Lizeoak eta Herbereheetako Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuak eskola trukea garatzen dute elkarlanean 2004-05 ikasturteaz geroztik. Proiektuari jarraiki, gure ikastolako ikasleek astebete ematen dute Herbehereetan, eta haiek gurean, bateko zein besteko ikasleen sendien etxeetan.

Eskola-trukearen helburuak
Eskola-truke horren helburu nagusia ikasgeletan ikasitako ingelesa praktikan jartzea da. Gainera, ikasleei esperientzia berriak bizitzeko, kultura ezberdin bat ezagutzeko eta pertsonen arteko trebetasunak garatzeko aukera eskaini nahi zaie. Atzerriko ingurune batean murgiltzeak hizkuntzaren ikaskuntza sakonagoa eta aberasgarriagoa errazten du.

Ikasleen esperientzia
Hango nahiz hemengo egonaldiek iraun bitartean, programa oso osatua da: ikasleek bisitak egiten dituzte hiri eta leku esanguratsuetara, elkarbizitza lantzen dute, Euskal Herriko zein Herbehereetako historia eta geografia lantzen dute, euskara eta nederlandera ikasteko oinarri-oinarrizko eskolak hartzen dituzte…
Finean, ingelesa erabili eta hobetu baino haratago, alde akademikoak, pedagogikoak eta norberaren garapen pertsonala bultzatzen dituen proiektua dugu honako hau.
