Skip to main content

Hezkuntza Kooperatiba Integrala gara, hori da Hezkuntza Proiektua aurrera eramateko gure buruari ezarri diogun antolaketa eredua. Hala, Lizeoaren zerbitzu publikoa eskaintzeko bokazioa eta ikastolen mugimenduaren parte izateko hautua bateragarri egiten ditugu. Funtzionamendurako, berriz, honako egiturak ditugu.  

 

Artezkaritza taldea

Ikastolaren organo gorena. 

Zuzendaritza taldea

Artezkaritza Kontseiluak aukeratzen du Barne Araudian zehazten den prozeduraz.

Batzordeak

Gai zehatzak lantzeko gurasoek eta langileek osatutako egiturak dira. Batzorde batzuk egonkorrak dira, beste batzuk, ordea, beharren arabera sortu edo, funtzioa bete ondoren, desegiten dira. 

Klaustroa

Irakasleen talde konprometitua. 

Gelaburuak

Ikastolaren eta gurasoean arteko zubia, kezkak eta iriziak partekatzeko bi norabideetan.