

Batxilergoa
Batxilergoko etapa 16-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Etapan honetan ikasleek derrigorrezko ikasgaiak, modalitatekoak eta aukeragaiak dituzte. Guk bi modalitate eskaintzen ditugu:
- Zientzia eta Teknologia
- Giza eta Gizarte Zientziak
Batxilergoa bigarren hezkuntzaren azken etapa da, ez da derrigorrezkoa, eta ikasleak prestatzen ditu euren bizitza akademikoa unibertsitatean edo goi-mailako zikloetan jarraitzeko. Gure ikasle gehienak Unibertsitatera Sartzeko Proba egiteko prestatzen dira, eta emaitza onekin gainditzen dute, goi mailako ikasketekin jarraitzea ahalbidetuz.
Etapan zehar, ikasleek orientazio akademikoa jasotzen dute beren bidea egoki aukeratzeko. Orientazioak ikasleei beren etorkizunari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzen die, beren lanean autoerregulazioa eta diziplina sustatuz edukiak konplexuagoak eta zabalagoak bihurtzen diren heinean.
Horrez gain, oinarrizko-oinarrizkoak diren beste zenbait gai lantzeko saio bereziak antolatzen ditugu; hala nola: sexu-heziketa, istripuen prebentzioa, menpekotasunak, idazle edota musikariekin saioak, etab.
Esparru akademikotik haratago, adin eta etapa bakoitzerako jarduera espezifikoak antolatzen ditugu. Lizeoak eta Herbereheetako Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuak eskola trukea garatzen dute. Ikasleek astebete ematen dute Herbehereetan, eta haiek gurean, bateko zein besteko ikasleen sendien etxeetan. Ingelesa da harremanetarako hizkuntza, eta, horretarako, ikasleek lanketa berezia egiten dute ikasturtean zehar. Esperientzia horiek ikaskuntza aberasten dute eta gizarte- eta kultura-trebetasunak sustatzen dituzte.
Laburbilduz, bide akademikoa ez da soilik ezagutza teorikoan zentratzen, baita orientazioan, jarduera praktikoetan eta ebaluazioan ere, etorkizuneko erronkei konfiantzaz eta gaitasunez aurre egiteko ikasleak prestatzen dituztenak.