
Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzako etapak 6 eta 12 urte bitarteko ikasleak hartzen ditu, hiru ziklotan banatuta haien adin ezberdinetara hobeto egokitzeko.
Lehen zikloa LH1 eta LH2k osatzen dute. Bigarren zikloa LH3 eta LH4k, eta Hirugarren zikloa azkenik, LH5 eta LH6k.
Ikasleek oinarrizko konpetentziak garatuko dituzte, ikastolan, familian eta gizartean parte hartzaile aktiboak izateko. Haurrak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen ditugu, euren buruengan eta besteengan konfiantza eraikiz.

Etapa honetan irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, matematika eta autonomiaren garapena dira oinarrizko ikaskuntzak. Egunerokoan esperimentazioa eta jardun manipulatiboa integratzen ditugu, matematikak eta zientziak modu esanguratsuan ikasteko. Ikasleek beharrezko konpetentziak eta trebetasunak garatuko dituzte proiektu desberdinetan.
Testuinguru egokiak eskaintzen ditugu ikaskuntza-irakaskuntza prozesua behar bezala gertatzeko. Ikaskuntza aktiboa bultzatzen dugu eta haurra motibatzea da gure helburua. Talde lanari eta elkarlanari garrantzia ematen diogu. Era berean, ondo garatutako eta finkatutako tutoretza-plan bat dugu, ikasleei zein familiei ahalik eta arreta pertsonalizatuena emateko.
Badakigu emozioak ezagutzea eta kudeatzea funtsezkoa dela. Horregatik, alor honetan enfasi berezia jartzen dugu, haurrak euren sentimenduak ulertzen eta kudeatzen lagunduz. Irakasleak ere etengabeko formakuntzan dabiltza gaia behar bezala lantzeko.
Ikasleek ikastolan bazkaldu dezakete; menuak INAL elikadura-aholkularitzak ikuskatzen ditu. Sukalde propioa dugunez, gure ikasleek etxean prestatutako janari goxoaz gozatuko dute kalitatezko produktuekin. Haurren elikadura-erritmoa errespetatzen dugu, gurasoen eta pediatren aholkuei jarraituz eta edozein alergia edo elikadura-intolerantzia kontuan hartuz.
Haurrak erdigunean jartzen ditugu. Oinarrizko konpetentziak garatuko dituzte, ikastolan, familian eta gizartean parte hartzaile aktiboak izateko