Skip to main content

Hezkuntza Emozionala Pasaia Lezo Lizeoaren ardatz garrantzisubezala bizi dugu.

“Norberak bere emozioak identifikatzea, ulertzea eta erregulatzea da adimen emozionalaren helburua, honela besteenak ere hauteman eta ezagutu ditzakegulako. Azken finean, emozioak maneiatzen ikasiz, gure jarrerak eta pentsamenduak gidatuko ditugu eta harreman aberatsagoak izan.”

Adimen Emozionalak heziketa prozesuan eskaintzen duen onura ikusirik, asko dira norabide horretan Pasaia Lezo Lizeoak emandako urratsak; langileon formazioak, sentsibilizazio tailerrak...

Irudia

Familiak eta ikastolak helburu bera izanik, “seme-alaben garapen pertsonal sano eta aberatsa”, aspaldiko asmoa da proiektu hau zuekin partekatzea. Proposamena familiei Adimen Emozionalean hezteko eta trebatzeko gune bat eskaintzea da. Helduok gara haurren eredu hortaz guk ikasitakotik errazago bideratu ahal izango dugu seme-alaben prozesua.

Web gune honetan material interesgarria irakurtzeko eta ezagutzeko aukera izango duzue, zuen ibilbide pertsonalean lagungarri izan daitekeena.

Espero dugu sortu dugun ilusio berarekin jasotzea eta mundu honetan murgiltzean guk bezainbeste gozatzea eta ikastea.