
Egokitzapen garaia
Pasaia Lezo Lizeoan haurra bere osotasunean hartzen dugu, horretarako indibiduo bakoitzaren ezaugarriak kontuan izatean, ikustean, ulertzean eta errespetatzean dago oinarria; honen bitartez umea eta haurra erdigunean egongo da bere garapenaren protagonista izanik. Pasaia Lezo Lizeoan, inguruko baliabideak eta hezte egokia eskainiko dizkiogu umeari eta haurrari.
Eskolaratze garaian egoera berrien garaia izan ohi da haur eta familientzat
- Ikastola espazio berria da.
- Dinamika landu batean sortutakoa.
- Beste haur eta heldu batzuekin harremanak izateko aukera zabaltzen zaie.
- Haur eta familia askorentzat banatuko zareten lehengo aldia izango da.
Hau guztia kontuan izanik, bi helburu nagusi ditugu Lizeoan:
Haurrak eta familiak ikastolarekiko duzuen lehengo esperientzia atsegina izatea.
Familiarekin batera haurraren garapenean bidelagun izan, konfiantzan oinarrituta.
Horretarako diseinatu genuen guretzat hain garrantzitsua den EGOKITZAPEN PROZESUA.
fitxategiak
Egokitzapena eskuorria eus_2022.pdf