Gurekin lan egin nahi duzu?
Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolan lan egiteko interesik baduzu, beheko inprimakia bete, eskatutako dokumentazioa igo, eta bukaerako BIDALI botoia sakatu.
DBH - Batxi
DBH eta Batxilergoan irakasle eta Hezkuntza Berezian (PT eta HLE) aritzeko lan poltsa.
Jangela - Garraio - Garbiketa - Administrazioa
Jangela, garraio, garbiketan eta administrazioan aritzeko lan poltsa.
OHARRA: CURRICULUM BILTEGI HAU URTE NATURALAREN ALDAKETAREKIN HUSTU ETA BERRITU EGINGO DA. DATU BASEAN JARRAITZEKO INTERESA IZANEZ GERO, BERAZ, URTERO URTARRILAREN 15etik AURRERA INPRIMAKIA BETE ETA EGUNERTUTAKO CURRICULUMA BIDALI BEHAR DA.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, PASAIA-LEZO LIZEOA-ren izenean informatzen zaitugu, eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure kurrikulum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure kurrikulum, lan mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.
Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa kontratu aurreko harremana eta adostasuna. Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuak mantendu ahal izan ditzagun. Eguneratze hau egiten ez bada, urte bete igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik hiru urtera ezabatuko dira zure datuak. Emandako datuak hiru urtez mantenduko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio datuak ezabatu egingo dira, baita kurrikulum datuak eta, aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.
Pribatutasun politikan zehazten diren datuak babesteko araudiak jasotzen dituen edozein eskubide egikaritzeko, PASAIA-LEZO LIZEOA-ren helbide postalera edo helbide elektronikora (info@lizeoa.eus) zuzenduta idatziz egin dezakezu, betiere zure nortasuna egiaztatuta. Era berean, eskubidea izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat egiteko, batez ere zure eskubideen egikaritzean asetzea lortu ez duzunean.