
Ohiko matrikulazio garaian
FAMILIA BERRIAK: Ekainean, Lizeora etorritako familia berriak bilera batera deituak izaten dira eta bertan, Ikastolako Lehendakariak eta Zuzendariak harrera egiteaz gain, koordinatzaileak egokitzapenaren garrantziaz eta nondik - norakoak azaltzen ditu.
0 eta 1 urte eta HH: Irailean ikasleak ikastolara hasi aurretik, gelako bilera orokorra egiten dute elkar ezagutzeko eta hurrengo egunean hasi beharreko egokitzapenaren inguruko zalantzak argitzeko.
HH: koordinatzailea familiarekin biltzen da. Bilera honetan Lizeoaren ikuspegi orokorra eta izaera aurkezteaz gain, eraikinaren bisita ere egiten da.
LH-DBH eta BATX: ikasketa buruek bilera egiten dute familiarekin, baita hasi beharreko ikaslearekin ere. Bilera honetan Lizeoari buruzko azalpena egiten zaie: izaera, metodologia, balioak …Familientzat osatutako Gida ere eskura ematen zaie. Amaitzeko eraikinaren bisita egiten da.
Gelaren aukeraketa. Irizpideen baitan gela bakoitzaren egoera aztertzen dute ikasketa buruak eta orientatzaileak. Proposamena maila horretako tutoreekin hitz egiten da, beraien iritzia jaso eta erabakia hartzen du zuzendaritzak.
Gela erabaki denean tutorea telefonoz harremanetan jartzen da familiarekin, bere burua aurkezteko eta lehen eguneko sarrera nola egin erabakitzeko.

Kurtsoan zehar ikasle berria etortzen denean
HH: Koordinatzailea, ikasketa burua eta batzuetan orientatzailea ere familia berriarekin biltzen da informazioa jasotzeko. Beharrezkoa duten informazioa ematen zaie. Gida, materialen zerrenda… Hizkuntza dela eta Pasaiako eta Lezoko Udalak horretarako dituen baliabideak azaltzen zaizkie.
Gelaren aukeraketa. Irizpideen baitan gela bakoitzaren egoera aztertzen dute ikasketa buruak eta orientatzaileak. Proposamena maila horretako tutoreekin hitz egiten da, beraien iritzia jaso eta erabakia hartzen du zuzendaritzak.
Gela erabaki denean tutorea telefonoz harremanetan jartzen da familiarekin, bere burua aurkezteko eta lehen eguneko sarrera nola egin erabakitzeko.
Ikasleari dagokion harrera berriz, bitan banatzen da. Batetik, gelakoei bezperan, ikaslearen berri ematen zaie (nongoa den, nondik datorren, ze harrera egin pentsatu…).
Ikaslea datorren lehen egunean, ahal dela ikasketa buruak egingo dio harrera eta tutorearengana bideratzen du. Honek berriz, aurrez- aurre familia agurtzean gain, ikaslea egongo den gelara eramango ditu denak.
Familiarekin zertxobait egon ondoren agurtu eta ikaslea gelakoek prestatutako harrera jasoko du (aurkezpenak, materialak, ikastola erakutsi –kideek- funtzionamendua azaldu, laguntzaileren bat topatu…)