Eguraldiak goizean lagundu ez bazuen ere, aterkipean Donostian zehar ibili ginen Oteizaren hutsunea urrunetik eta Txillidaren haize orraziak gertutik bisitatuz. Eguna bukatzeko ateri egin zigun eta tenperatura ere goxoa izan genuen, hortaz, hondartzan amaitu genuen.