Lezo 3 urte: Kultunkan proiektua
LH 4ko ikasleak Lezoko ikastolako 3 urtekoen gelara joan ziren maiatzean, Kulunkan proiektuaren baitan. Txikienen harridurarako, beren argazkiak zituzten puzleak eraman zituzten gelara. Horiekin jolastu eta gero, gelako txokoetan jolasten ibili ziren elkarrekin eta gero hamaiketako goxoa egin zuten. Oso goiz pasa polita izan zen eta, gainera, puzleak oparitu zizkieten. Hau pagotxa!