Skip to main content

Jangela: Bonoak

 

Haur Hezkuntza (2–5 urte bitarte)

10 bonoetako takoa: 79,00€

Lehen Hezkuntzatik aurrera (6–18 urte)

10 bonoetako takoa: 70,00€.

Diru sarrera kontu hauetan egin eta abonarea ikastolara ekarri behar da.


 

 

Ohi bezala egunero izango da jangela zerbitzua (irailaren 8tik ekainaren 23ra, biak barne), Santomas egunean (abenduaren 21 ean) izan ezik. Uste dugu ikasturtea normaltasunez hasiko dugula. Horrela ez balitz, jakinaraziko genizueke zeintzuk diren protokoloaren neurriak.

Jangela zerbitzuaren kobrantzari dagokionez, aldaketa bat egongo da datorren ikasturtean, zerbitzuaren kuotak 10 izango direlako, urriaren hasieran Iehena eta uztailaren hasieran azkena. Hortaz, hileroko kuota txikiagoa izango da orain artekoa baino.

 

Hauek izango dira, beraz, hasierako prezioak:

2022/23 ikasturteko jangelaren prezioak

Haur Hezkuntza 2-5 urte: egunero.

109,20 €/ 10 kuota

HH. Egun solte finko bat astero

  21 €/ 10 kuota

LH/DBH/Batx. egunero

95,40 €/ 10 kuota

LH/DBH/Batx. Egun solte bat astero

19,30 €/ 10 kuota

 

Kuotaren kalkulu honetan 14 eguneko deskontua egiten da jada, urtean zehar arrazoi ezberdinak direla-eta jangela zerbitzua ez erabiltzeagatik (gaixoaldi motzak, irteera pedagogikoak...). Bestalde, 15 egun baino gehiagoko gaixotasuna izanez gero, eta familiak idazkaritzara deitu ondoren, kuotatik kenketa egingo litzateke.

Noizean behin geratzen diren ikasleek 10 egunetarako bonoak erosteko aukera izatea aurreikusten dugu. Horretarako ordainketa behean agertzen diren bi kontu korronteetako batean egin beharko da:

 

               Kutxabank:                           ES63 2095 5202 28 1 060198347

               Laboral Kutxa:                      ES48 3035 0125 11 1250014694

 

2022/23 ikasturteko bonoen prezioak

 

Haur Hezkuntza 2-5 urte: 10 egunerako bonoak.

 

76,00 €

LH/DBH/Batx: 10 egunerako bonoak

 

67,20 €