Skip to main content

Euskal abestiak klaseetan landu eta Kantu-jiran atera gara erakustera

Kantu-jira ederra antolatu dugu San Pedroko eta Trintxerpeko kaleetan, hala, LH5eko eta LH6ko ikasleek goiz pasa polita egin dute, kantari. Euskara eta euskal kultura indartzeko ekimena da honakoa. Ikasturte osoan zehar ikasgelan abestiak ikasten aritu gara, hilean bat, eta gaurko Kantu-jiran ikasitakoa plazaratzeko aukera izan dugu. Lizeoko Kantu-jiraren bigarren edizioa da hau –iaz Antxora jaitsi ginen–, eta arrakasta ikusita jarraipena izango duelakoan gaude. Gainera, Ibilbidean zehar primerako laguntzaileak batu zaizkigu, batetik, Jose Inazio Murua sanpedrotar musikaria bere panderoarekin, eta bestetik, San Pedroko ikastolako ikasle txikiak.

Jarraian ikasturtean landu ditugun abestien zerrenda eta ekimeneko bideo-irudi batzuk:

- Tabernako argiak

- Ostatuko neskatxaren koplak

- Hamen

- Aita semeak

- Axun kla, kla

- Kimu bat zuhaitzean

- Bexamela eta pastela

- Gu geu garena

- Bizitzarekin dantzan

- Eperra 

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.