Skip to main content

Gurasoentzako prestakuntza-zikloa Lezoko Hezkuntza Foroak antolatuta

Irudia
-

Lezoko Hezkuntza Foroak familiei zuzendutako prestakuntza-ziklo berri bat jarri du martxan, gaur egungo hezkuntzaren erronkei eta eguneroko bizitzako egoerei erantzuteko asmoz.

📆 Hiru saio izango dira, guztiak doakoak eta parte-hartzaileentzat irekiak:

  • Azaroak 12, 18:00–19:30, Kultura Aretoan
    “Internet, pantailak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?”

  • Azaroak 18, 18:00–20:00, Kultura Aretoan
    “Seme-alabekin indarkeria matxistaren gaiari nola eutsi”

  • Azaroak 26, 18:00–19:30, Pleno Aretoan
    “Harreman osasuntsuak lagun artean”

Familien egunerokoan lagungarri izango diren hausnarketarako eta ikaskuntzarako guneak dira. Parte hartzera animatzen zaituztegu!
 

👉 Informazio gehiago eta izen-ematea: udala.lezo.eus/trebaguraso

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.