Skip to main content

Azaroaren 15ean, Pasaiako Euskarara Aholku Batzordeak, Bokalek, antolatu zuen ekitaldian parte-hartu genuen.
LH6ko ikasleak egun pasan dabiltza Lekunberri inguruan. Han, goizean, Mendukilo kobazulora bisita egin dute. Azken asteetan lurra nolakoa den ikasten ari direnez lurra barnetik ezagutzera jaitsi dira kobazuloan behera.
Atzegi elkarteko Vanesa Irureta izan dugu gaur Lizeoan eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin egon da hizketan, liburutegian.
Maite Franko ipuin kontalariak LH1eko eta LH2ko ikasleekin saio bana egin du Pasai Donibaneko Ubera liburutegian. Hemen ipuin kontaketaren zatitxo bat.
Datorren larunbatean Pasaiako Zinema Txikia ekimenak "Asterix eta edabe magikoaren sekretua" filma eskainiko du Juanba Berasategin, hain zuen ere, gure LH2ko ikasleek aukeratutako pelikula
LH 6ko ikasleek "benetako geologo" bat ezagutzeko aukera izan dute Lizeoko Liburutegian. Hain zuzen ere, Txema Hernandez geologo eta Lizeoko gurasoaren hitzaldi entretenigarriaz gozatu dute.
LH 4koak Ibon Martinen "Onin eta altxorraren bila" irakurtzen aritu ondoren sari polita jaso dute gaur goizean: idazlearekin egoteko aukera izan dute.
LH3ko ikasleak Lezoko Altzate igerilekura joaten dira arratsaldero igeriketa ikastaroa jasotzera. Igerian ikasi eta ongi pasa, biak bat!
Pozik egoteko moduan gaude.
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak Juanba Berasategi aretora joan ziren pasa den urriaren 10ean. Sorpresa polita jaso zuten, han zituzten zain Marimotots eta Porrotx.
Gau Beltzaren atarian giroa berotzen ari zaigu Lizeoan! Goizean, Zabarre pirata, Mañita sorgina eta beste hainbat lagun etorri zaizkigu Edurne Mitxeok lagunduta...
Aurtengoan ere, Hendaiako ikastolako gurasoek txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Hendaiako ikastolak bizi duen egoera ekonomiko zailari aurre egiteko neurrietako bat da hau.