Pasaia-Lezo Lizeoa ez da soilik ikastola bat, familia handi bat gara. Guraso, ikasle, irakasle eta bazkide laguntzaileekin batera egiten dugu bide hau. Zuk ere gure komunitatearen parte izaten jarraitzeko aukera duzu: bihurtu bazkide laguntzaile eta jarrai dezagun bidea elkarrekin egiten!
Bazatoz?
Bazkide laguntzaile bihurtuz, komunitatearen parte izaten jarrai dezakezu eta gure ikastolaren bidea elkarrekin egiten jarrai dezakegu.
Zure ekarpenari esker, ikastolarekin harremana eutsi eta gure berri izateko aukera izango duzu, honako hauen bitartez:
• Gobernu egituretan parte hartzeko aukera: Zure iritzia eta ahotsa ezinbestekoak dira guretzat.
• Ikastolako urteko batzarrean parte hartzea: Zure botoarekin, gure bidearen norabidea zehazteko aukera izango duzu.
• Lizeoko buletinak jasotzea: Ikastolaren egunerokotasunaren eta proiektu berrien berri izateko.
• Neguko oporretan postala jasotzea: Lizeoaren maitasuna eta gertutasuna sentiarazteko.
Mende erdia aurretik....
Auzolanean aritzeko, badia euskalduntzen jarraitzeko, heziketan sakontzeko.
EGIN BAZKIDE LAGUNTZAILE HEMEN
Gu bazkide laguntzaile gara, bazatoz?
Agustin Migeltorena:
Azkenaldi honetan publikoa bakarrik lotzen da administrazioaren pean dauden eskolekin. Nik aldarrikatu nahi dut Lizeoa publikoa dela, publikoa da herritarrena delako, besteak beste bazkide laguntzaileena ere badelako.
Karmele Sistiaga:
Uste dut ikastolari zor diodala ni orain naizenetik asko; asko eman dit. Izandako harremanak, haurrekin eta lankideekin landutako balioak… Bazkide laguntzaile izaten jarraituko dut proiektu handi honen parte izaten jarraitu nahi dudalako.
Martxelo Saizar:
Benetan sinisten dut ikastolen proiektuan. Herrigintzatik sortutako hezkuntza proiektu nazional bakarra dela ikasi dugu urte hauetan guztietan. Ikastolek muga administratibo desberdinetako euskaldunak batzen gaitu.
Edurne Baztarrika:
Komunitate handi baten proiektu sendo bat da eta kudeaketan komunitate osoaren ordezkaritza egotea garrantzitsua dela pentsatzen dut, proiektua sendotzeko eta euskara, euskalgintza eta herrigintza aurrera eramateko.