Pasa den ostiralean banatu genituen Lizeoan Trastamintxo Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak. Honakoak dira irabazleak eta finalistak, mailaz maila. Irabazleen artelanak ere ikusgai dituzue gaineratu dugun galerian.
Danborra hotsak entzun dira gaur Lizeoko eraikinetan. Neska-mutilek gogotik eman diote danborrari! Ondoren txokolatea bizkotxoarekin jan eta etxera!
Abenduaren 18an egindako udalbatzarrean, Pasaiako Udalak Lizeoarekin duen hitzarmena aho batez onartu zuen. Albiste garrantzitsua gure hezkuntza komunitatearentzat, ezbairik gabe.
EUSKARA EGUNEKO mosaikoa osatzeko argazki bizigarri guztien artean zozketa egin dugu. Eta honatx ERRIGORAko saskia jasoko duten lizeotarrak. On egin!Etxegoien Zarrabeitia familiaOiartzun Campaño familia
Aski ezaguna dugu Lizeoan Euskararen eguneko Euskaraoke lehiaketa. Aurten, egoerak agindurik, bideoklip lehiaketa bilakatu dugu, eta artea franko erakutsi digute lanean ahalegindu direnak. Biba zuek denak!
ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN ETA IKASTOLEN EGUNA!! GURE EGUNA!!!JASO LIZEOKO KOMUNITATEAREN BESARKADA GOXOENA BIDEO HONEN BIDEZ. GEHIAGO...GEHIAGOTAN....GEHIAGOREKIN...
Aste honetan Euskarakirola egitasmoa abiatu dugu ikastolan LH 3 eta LH 6 bitarteko umeekin. Hilabete iraungo du, abenduaren 18a bitarte, eta ikasleak euskarara eta jarduera fisikora ekartzea du helburu.