Skip to main content

Irudia

GURE EKOSISTEMA DIGITALA

 

Pasaia-Lezo Lizeoak hitzarmena* du Google-rekin, eta, horren bidez, ikasleek Google Workspace for Education-en kontu korporatibo bat erabil dezakete zereginak osatzeko, irakasleekin komunikatzeko, Chromebook gailuetan saioa hasteko eta trebetasun digitalak lantzeko.
 

Ikastetxeetarako Workspace-ko kontuekin, ikasleek honako zerbitzu nagusi hauetara jo dezakete: Gmail, Calendar, Classroom, Kontaktuak, Drive, Dokumentuak, Kalkulu-orriak, Marrazkiak, Formularioak, Taldeak, Kalkulu-orriak, Sites (webguneak), Aurkezpenak, Zereginak, Meet, eta Chrome-ren Sinkronizazioa (ikus deskribapen osoa Google Workspace-ren Zerbitzuen Laburpenean).
 

* Google Workspacek ikastetxeetarako dituen zerbitzu nagusiak Google Workspace for Education hitzarmenaren eta Datuen Tratamenduari buruzko Gehigarriaren arabera ematen dira.

Googlek gure zerbitzuak emateko informazio pertsonala nola biltzen, erabiltzen eta zabaltzen duen jakiteko, kontsultatu Google for Educationen Pribatutasun Zentroa eta Google Workspace for Education-en Pribatutasun Oharra eta Googleren Pribatutasun Politika.

 


Ikaskuntza eta formakuntzarako ikasgelan erabiltzen ditugun aplikazioak

 

Google Workspace for Education akordioaren aplikazioez gain, maila bakoitzeko irakasleek adin eta ikastaroaren ikaskuntza-helburuei egokitutako hezkuntza-aplikazio gehigarriak erabiltzea proposatu ditzakete. 
 

Jarraian duzuen taulan erabili ohi ditugun aplikazioen laburpen bat kontsulta dezakezu, horien deskribapenarekin eta erabilera eta pribatutasun baldintzekin batera.