Artezkaritza taldea
Kooperatibako kide mota guztiek dute ordezkaritza artezkaritzan: langileek, gurasoek, bazkide laguntzaileek eta zuzendaritzak. Ikastolako Organo gorena denez, gure eskola kontseilua, hezkuntza proiektua diseinatzeko eta betetzen dela ziurtatzeko ardura du, baita erabaki estrategikoak hartzekoa ere. Bertan zehaztutako lan ildoak zuzendaritzak, batzordeek, gelaburuek eta klaustroko kideek jorratzen dituzte.