Batzar Nagusia

Gobernu organo gorena da, eta ikastolaren nahia eta izaera ezartzen ditu.

Osaketa: 

  • Bazkide erabiltzaileak: haien botoek totalaren %40ko balioa dute 
  • Lan bazkideak: haien botoek totalaren %30eko balioa dute
  • Bazkide laguntzaileak: haien botoek totalaren %29ko balioa dute
  • Jarduerarik gabeko bazkideak: haien botoek totalaren %1eko balioa dute

Funtzioak: 

  • Ikastolaren berezko izaera erabakitzea: ikastolaren Hezkuntza Proiektua onartze
  • Ikastolaren eginbide nagusiak erabakitzea, haren helburu nagusiak betetze aldera
  • Irakaskuntza mailak, eta ondorioz, ikastolaren dimentsioa eta bolumena erabakitzea
  • Urteko Plana eta aurreko ekitaldiaren memoria onartzea
  • Beharrezkoak diren eraikuntzak eta instalazioak erabakitzea, eta haien balizko egokitzapen eta aldaketak ere
  • Artezkaritza Kontseiluko kideek aurkeztutako edozein gairi buruzko erabakia hartzea
  • Eta, oro har, Pasaia-Lezo Lizeoaren IKE-ren estatutuetako 24. artikuluak zehazten dizkion guztiak.