Skip to main content

Eskola trukea

 

Irudia

Pasaia-Lezo Lizeoak eta Herbereheetako Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuak eskola trukea garatzen dute elkarlanean 2004-05 ikasturteaz geroztik. Proiektuari jarraiki, gure ikastolako ikasleek astebete ematen dute Herbehereetan, eta haiek gurean, bateko zein besteko ikasleen sendien etxeetan. Ingelesa da harremanetarako hizkuntza, eta, horretarako, ikasleek lanketa berezia egiten dute ikasturtean zehar.

Hango nahiz hemengo egonaldiek iraun bitartean, programa oso osatua da: ikasleek bisitak egiten dituzte hiri eta leku esanguratsuetara, elkarbizitza lantzen dute, Euskal Herriko zein Herbehereetako historia eta geografia lantzen dute, euskara eta nederlandera ikasteko
oinarri-oinarrizko eskolak hartzen dituzte…

Finean, ingelesa erabili eta hobetu baino haratago, alde akademikoak, pedagogikoak eta norberaren garapen pertsonala bultzatzen dituen proiektua dugu honako hau.

 

 
Irudia
 
 
Irudia

Izenburua loturarik gabe

Edukiaren laburpen txiki bat loturarik gabe