BAZKARIAK:
Ohi bezala egunero izango da jangela zerbitzua (irailaren 9tik ekainaren 20ra, biak barne), Santomas bezperan (abenduaren 20ean) izan ezik.
Jangela zerbitzuaren kobrantzari dagokionez, kuotak 10 izango dira, urriaren hasieran lehena eta uztailaren hasieran azkena.
Hauek izango dira, beraz, hasierako prezioak:
2024/25 ikasturteko jangelaren prezioak | |
Haur Hezkuntza 2-5 urte: egunero. | 118,00 €/ 10 kuota |
HH. Egun solte finko bat astero | 23,60 €/ 10 kuota |
LH/DBH/Batx. egunero | 102,80 €/ 10 kuota |
LH/DBH/Batx. Egun solte bat astero | 20,60 €/ 10 kuota |
Kuotaren kalkulu honetan 14 eguneko deskontua egiten da jada, urtean zehar arrazoi ezberdinak direla-eta jangela zerbitzua ez erabiltzeagatik (gaixoaldi motzak, irteera pedagogikoak...). Bestalde, 15 egun baino gehiagoko gaixotasuna izanez gero, eta familiak idazkaritzara deitu ondoren, kuotatik kenketa egingo litzateke.
Menu obolakteobegetarianoa (haragi eta arrainak gabea) 2 urtetik aurrera hartzeko izango dute ikasleek. Menu mota hau aukeratzen duten ikasleen gurasoek, beraien ardurapean hartuko dute seme/alabaren oreka nutrizionala bermatzea eta pediatrari jakinaraztea.
Noizean behin geratzen diren ikasleek 10 egunetarako bonoak erosteko aukera izatea aurreikusten dugu. Horretarako ordainketa behean agertzen diren bi kontu korronteetako batean egin beharko da:
Kutxabank: ES63 2095 5202 28 1060198347
Laboral Kutxa: ES48 3035 0125 11 1250014694
2024/25 ikasturteko bonoen prezioak | |
Haur Hezkuntza 2-5 urte: 10 egunerako bonoak. | Haur Hezkuntza 2-5 urte: 10 egunerako bonoak. 82,00 € |
LH/DBH/Batx: 10 egunerako bonoak | 73,00 € |
DIETA ETA KANPOKO JANARIA:
- Jakiren batekin osasun arazoak izanez gero, beharrezkoa izango da sendagilearen agiria. Mediku kolegiatu batek bidalitako agiria onartuko da soilik eta urtero ikasturte hasieran berritu beharko da agiria. Agiria idazkaritzan entregatu beharko da.
- Ezin da kanpoko janaririk ekarri jangelara.
BAZKARI TXANDAK
Lezon: Lehen Hezkuntzako ikasleek bi txandatan bazkalduko dute:
- 1. mailakoek 12:20an
- 2. mailakoek 13:00etan
Eraikin nagusian Lehen Hezkuntzako ikasleek bi txandatan bazkalduko dute:
- 3. eta 4. mailakoek, 12:20etik aurrera
- 5. eta 6. mailakoek, 13:20etik aurrera