Gelaburuak
Pasaia-Lezo Lizeoak komunitateko kideen partaidetzan oinarritzen du bere izaera. Horrek titulartasun konpartituan ez ezik, kudeaketa estiloan eta ikastolako egitura guztietan du eragina. Gurasoen parte hartzea, beraz, gure filosofiaren ezinbesteko ardatza da. Honakoak dira, labur-labur, gelaburuen funtzioak.
- Kontrasterako figura.
- Lizeoak mailaka, zikloka, nahiz modu orokorrean hartu behar dituen erabakien aurrean gurasoen iritzirako kontraste figura izango dira gelaburuak.
- Gurasoen erreferente.
- Era berean, gurasoek Lizeoarekin ikastolako gai orokorren baten inguruan kontrastea egin nahi dutenean, gelaburuen bidez egiteko aukera izango dute.
- Partehartzerako xaxatzaile.
- Gelako gurasoen parte hartzea bultzatuko dute Lizeoaren eguneroko bizitzan.
- Informazio zabalkundearen laguntzaile.
- Gelaburuek zenbait gairen inguruan informazioa izango dute, eta informazio hori gainerako gurasoen artean zabalduko dute.
Hautaketa:
- Gelako familiaburuen artean bi gelaburu aukeratuko dira gela bakoitzean ikasturteko lehenengo gelako bilera orokorrean. Gelaburu kargua, beraz, konpartitu egingo dute bien artean. Gelaburuen ardura txandakatuz joatea komeni da.
- Tutorea arduratuko da gelako gainontzeko guraso guztiei gelaburuen eta baita komunikaziorako bideen berri emateaz.