Baloreak
Irudia

- Leialtasuna: leiala dela ulertuz, printzipioetan oinarritutako pertsona izatea, emandako hitza aintzat hartzea, eta norberaren buruarekin koherentea izatea.
- Errespetua: errespetuzkoa dela ulertuz, bestea den bezala onartzen duen pertsona izatea. Besteak pentsatzen edo esaten duenarekin bat ez etorrita ere, bestea errespetatzen lagunduko duen jarrera demokratikoaren jabe izatea.
- Kritikotasuna: kritikoa dela ulertuz, bizitzea egokitzen zaizkion abaguneak, berezko irizpideekin baloratzeko gaitasuna duen pertsona izatea.
- Entzuteko gaitasuna: hori dela ulertuz, besteak esaten duena jasotzeko gai den pertsona izatea. Hau da, errespetuzko jarrera neutraletik haratago, bestearen esanarekin inplikatzen den pertsona izatea.
- Solidaritatea: solidarioa dela ulertuz, besteen beharren aurrean laguntzera egiten duen pertsona izatea.
- Norberaren autonomia: autonomoa dela ulertuz, besteen esanen edota laguntzen zain egon gabe, eta gainontzekoak kontuan hartuz, bizimodua aurrera ateratzeko eta erabakiak hartzeko gai den pertsona izatea.
- Sormena: sortzailea dela ulertuz, problema eta egoera desberdinetan aukera eta soluzio desberdinak bilatzeko gai den pertsona izatea.
- Euskalduntasuna: euskalduna dela ulertuz, euskara ezagutu eta erabiltzen duena, eta Euskal Herria ezagutu eta maite duen pertsona izatea.
- Beste kulturekiko begirunea: hori dela ulertuz, besteen kulturak onartzen eta errespetatzen dituen pertsona izatea.
- Gizartearekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz, gizartearen arazoen aurrean kezka agertu eta haien konponbidean konprometitzen den pertsona izatea.
- Ingurumenarekin konpromisoa: konprometitua dela ulertuz, ingurumenaren arazoen aurrean konprometitzen den pertsona izatea.