Skip to main content

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunean, Palestinarekin bat

Azaroak 20ean, Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunean, GURE HAURRAK ERE BADIRA ekimenak egindako deiarekin bat egin genuen. Elkartasun keinuz, ikastolako atarian krespoi beltza duen bandera palestinar bat eta zapata parea jarri genituen, Palestinako haur eta nerabeek jasaten duten sufrimenduaren aurrean gure babesa adierazteko.

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek