Skip to main content

Pasaiako txokoak erakusten eta elkar ezagutzen!

Irudia
“Ongi Etorri” taldea

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.

Tokiz toki, azalpen bana prestatu eta guztiak elkarlanean arituta; bisita gidatu atsegin eta aberasgarria izan da. Santa Ana ermita, Santa Ana arkua, Meipi, Santiago plaza, arraun elkartea eta motora izan dira ezagutu dituzten txoko eta historiak.

“Ongi Etorri” taldea borondatez osatzen dute gure ikasleek, eta helburu garbi bat dute: gure ikastolara berriki iritsi direnei integrazioa eta harrera goxoa erraztea.

Zorionak denei, komunitatea zaintzen jarraitzen duzuelako!

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.