Skip to main content

San Pedroko ikastolaren 100. urteurrena: oroimena eta belaunaldi desberdinak elkartuta

San Pedroko ikastolako eraikinak mende bat bete duela ospatu berri dugu, Udalak, San Pedroko Abesbatzak eta Lizeoak elkarrekin antolatutako ekitaldi berezi batean. 

Hiru belaunaldiz eraikinetik pasatako familiei dei berezia egin genien (aiton-amonak, aita-amak eta gaur egungo ikasleak) eta horietatik hiruk erantzun zioten gure deiari: Amilibia-Osa, Arrieta-Arrieta eta Muñiz-Elola familiak. Horrez gain, gure ikasle Mara Alcobaren amona eta birramona ere bertaratu ziren: Maria Azucena Yañez Suarez eta Josefa Suarez Santos. Biak eraikin berean heziak, Mararekin batera hiru belaunaldi osatuz.

Goiko irudian, ezkerretik eskuinera: Amilibia-Osa, Arrieta-Arrieta eta Muñiz-Elola familiak. Beheko irudian, Mara amonari eta birramonari bere ikastola erakusten. 

Arratsaldeko 16:00etan Haur Hezkuntzako txikiekin kalera atera ginen. Urteurrenerako prestatu zituzten marrazki ederrak arkupeetan erakutsi zituzten, eta frontoian, eraikinaren 100 urteko historia biltzen duen totem berezi bat kokatu zen. Bertan ziren Pasaiako Udaletik, Teo Alberro alkatea eta Laura Ré zinegotzia; San Pedroko Abesbatzako Jose Ignacio Elortegi eta Lizeoko azkeneko zuzendari Edurne Urkiola eta gaur egungo bi zuzendariak: Iker Vidal eta Aitor Salaberria.

Jolasekin eta mokadutxo bat hartuz bukatu zen ekitaldia, nahi zutenek ikastolako ate irekien bidez haurtzarora bidaia egiteko aukera izan zuten bitartean.

Omenaldi xume baina berezi honetan, San Pedroko ikastolako eraikinaren mende beteko ibilbidea ospatzeko aukera izan genuen. Zorionak, San Pedroko ikastola, eta eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek