Euskaraz bizitzeko prestatu... euskaltegian

EUSKARAZ BIZITZEKO… PRESTATU EUSKALTEGIAN!

Ikasturte berri baten hasiera asmo onen tenorea izan ohi da: kirola egin, erretzeari utzi, hizkuntza bat ikasi…
Lerroon bitartez, hain justu, euskarari bultzada ematera animatu nahi zaituztegu. Gure hizkuntza oraindik ez dakitenen kasuan, ikastera animatuz; dakigunon kasuan, gure euskara maila oraindik gehiago trebatuz eta hobetuz.
Euskaltegian izena ematea da horretarako biderik laburrena eta eraginkorrena. Eta Oarsoaldean, hain zuzen, eskaintza zabala dugu: Lezoko Oroitzene AEK, Antxoko Txirrita AEK eta Pasaiako Udal Euskaltegia, esaterako. Eta Ikastolen Elkartearen webgunean ere (www.ikastola.net) eman daiteke izena, irakasleon kasuan.
Batean zein bestean ikastaro eskaintza zabala dago aukeran, erraztasun handiak eskainiz eta emanez. Aitzakiarik ez, beraz. Eman euskarari berea!

Telefonoak:

Lezoko Oroitzene AEK: 943 519144
Antxoko Txirrita AEK: 943 525545
Pasaiako Udal Euskaltegia: 943 004340