Skip to main content

HELDU EUSKARARI: Gazteak hizketan

Irudia
Heldu euskarari euskara taldea

Lezoko Errota Guraso Taldeak Heldu Euskarari proiektuko bosgarren bideoa aurkezten du. Oraingoan, Lizeoko DBHko Euskara Taldeko gazteak euskararen egoeraz aritu zaizkigu beren ikuspegia eta esperientziak partekatuz.

Lizeoan bertan sortu zen Euskara Taldea, euskarari bultzada bat emateko helburuarekin. Ikasturtean zehar hainbat ekimen antolatzen dituzte, hala nola, laster ospatuko dugun Trastamintxo ipuin, olerki eta marrazki lehiaketako sari banaketa edota Euskararen egunaren bueltan antolatzen duten Euskaraokea, besteak beste. Horrez gain, taldeko kideek formazio saio bereziak jasotzen dituzte, euskararen normalkuntzan eragile aktibo bihurtzeko.

Heldu Euskarari proiektuaren bidez, Lizeoko komunitateko kideen bizipenak jasotzen dira, euskararen aldeko kontzientzia indartzeko eta guztion artean bultzada bat emateko. Elkarrekin, euskararen presentzia eta erabilera sustatzen jarraituko dugu!


 

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek