Skip to main content

Zerbitzu Sailak egiten duen lana bertatik bertara ezagutu dute LH5ekoek

Irudia
Pasaia Udal zerbitzuak

Elektrizitatearen hornikuntza, ur zerbitzuak, hilerria, aroztegia eta lorezaintza atalak gertutik ikusi dituzte, eta horietan egiten den lanaren inguruko azalpenak jaso dituzte.

Aurten, gainera, udalak barruti guztietan eraiki berri dituen garbiguneak ere bisitatu dituzte, barrutik eta kanpotik.

Esperientzia aberasgarria izan da: gure egunerokoan ohiko bihurtzen zaizkigun zerbitzu asko nork eta nola eskaintzen dituen ezagutu dute, eta horrek egiten lana baloratzen lagundu die.
 

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek