Skip to main content

Baigorriko Ikastolakoak etxean izan ditugu

Irudia
-

Azken egunotan bisita ederra jaso dugu Lizeoan: Baigorriko Ikastolako 6 eta 10 urte bitarteko 34 ikasle eta 4 irakasle gurean izan dira asteazkenetik ostiralera, Pasaian egonaldia egiten.

Ikastolako gimnasioan bertan egin dute lo, eta gosari zein afariak ere Lizeoan egin dituzte. Egunak esperientziaz eta ekintzez beteak izan dira: Albaolara bisita egin, badian itsasontziz txangoaz gozatu eta gure ingurunea ezagutzeko aukera izan dute.

Oso gustura egon dira, eta datorren urtean bueltatzeko gogoz agurtu gaituzte. Guk ere poz handiz hartu ditugu, eta zain izango ditugu berriz!

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.