Bertsotan Juanba Berasategin [bideoa]

LH5 eta LH6 mailako ikasleek bertso-emanaldia egin dute Juanba Berasategi aretoan ikaskideen aurrean. Ander Lizarralde Jimenok kontatu dizkigu aurtengo jardunaren inguruko berriak. Urteroko legez Bertsolari Elkartearekin lankidetzan “Bertso ikasgela” burutu dugu Lizeoan. Ohikoa izaten da plaza irekian ikasturtean landutakoak kantatzea, baina aurten mailakideek bakarik entzun dituzte bertsoak. Bertso idatzia landu dute eta baita inprobisazioa ere. Entzun Lizeoko bertsolaritza irakaslearen adierazpenak hemen.